Irakurketa eta euskara sustatzeko jarduerak

Irakurketa eta euskara sustatzeko jarduerak

Donostia Kulturako Haur Liburutegi Nagusitik irakurketa eta euskara sustatzeko bi jardueren berri eman digute. Biak azaroan izango dira.

Azaroak 7
VI Ipuin kontalarien maratoia
12:00 Ane Gebara. Oihaneko tira-birak. 6-9 urte
17:30 Ixabel Agirresarobe eta Jaione Albeniz. Dantzipuinak. 9-14 urte  
19:00 Joxemari Carrere. Hiru urak. 15 urtetik gora eta helduak
Liburutegi Nagusia - San Jerónimo, Ekitaldi aretoa. Dohainik.
Adi! Izena eman behar da webgunean: https://labur.eus/peSPS

Azaroak 14
Marrazkiz blai, Mari Garcia eta Mattin
12:00
Irakurketa klubeko lehenengo saio berezia komikiari buruz. 8-10 urte
Liburutegi Nagusia - San Jeronimo, Ekitaldi aretoa
Izena eman behar da: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
Informazio gehiago: https://labur.eus/peSPS
Saio hau ohiko irakurketa klubeko lehenengoa izango da. Hurrengo saioak Haur Liburutegian izango dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an.

Jarduera horietan guztietan higiene neurriak eta distantziak beteko dira.