Irratiaren Mundu Eguna

Irratiaren Mundu Eguna

Otsailaren 13a Irratiaren Mundu Eguna da. UNESCOk dioenez, "irratia humanitatea bere aniztasunean ospatzeko tresna boteretsua eta diskurtso demokratikoaren plataforma da."

Ehun urte baino gehiagoko historia luzeak irratia gizarte anitzaren ahots guztiak adierazten ahalbidetzen duen tresna badela erakusten du eta oraindik ere indarrean dagoela, telebista eta Interneten bultzadak pairatuta ere.

Irratiak zutik dirau eta horrela jarraitzea espero dugu. Horregatik eta gure ikasleen formazioan sormena eta ahozko adierazpena hobetzen laguntzen duelako, Axular News proiektuaren barruan gure irrati kanal propioa mantentzen dugu.