Lagundu #dotorejantzi!

Dotorejantzi proiektuaren logoa

Herritarrak baserritar jantzia harrotasunez janztera animatzen dituen proiektua da #dotorejantzi. Gero Axular Dantza Taldeak betidanik izan du konpromiso handia gure arbasoen jantzia, alegia, baserritar jantzia, errespetuz eta harrotasunez janztearekin, eta, lan handia egin du hori sustatzeko.

Jakingo duzuenez, Donostiako Udalak aurrekontu parte-hartzaileak jarri ditu martxan, herritarrek proposatutako zenbait proiektu aurrera eraman ahal izateko. Bada, aurkeztu diren 929 proiektuetatik 112 aukeratu dituzte, ondoren, herritarron botoen bidez boto gehien dituztenak egiteko. Zorionez, aukeratutako horien artean Gero Axularrek proposatutakoa dago: #dotorejantzi

Proiektuaz informazio osoa eta zure botoaz laguntzeko argibideak esteka honetan aurkituko dituzu.

Anima zaitez, proiektuak merezi du-eta!