Moussa Sene Absa batxilergoko ikasleekin

Antzezle, idazle, gidoigile eta zinegile senegaldarra den Moussa Sene Absa Berlinalen saritutako "Madame Brouette" bere filmea aurkezten ari denak bere agendan tarte bat egin du ikastola bisitatzeko Haurralde GKE ri esker. Horrela, lehendik filmea ikusita zeukaten eta galderak prestatuak zituzten batxilergoko ikasleekin ingelesez hitz egiteko aukera izan du.

Columbiako unibertsitateko irakaslea den artista polifazetikoak gazteen galderei sinpatia eta umore onez erantzuna eman die.

Hemendik Moussa Sene Absa jaunari eta Haurraldeko lagunei gure esker ona azaldu nahi diegu.

 

Album honetan bisitaren argazkiak ikus ditzakezu.