Mundu berri bat guztiontzat

Mundu berri bat guztiontzat

Bizipoza Elkarteak "Mundu berri bat guztiontzat 2" albuma argitaratu berri du. Dozena bat elkartearen lana aurkezteko 11 kantu eta 11 bideoklip sortu dituzte. CDaz eta DVDaz gainera, liburuxka bat ere kaleratu dute, eta elkarte horiei buruzko informazioa eman dute horietan. Ipuin bat eta kantuaren letra ere erantsi dituzte, baita kantu horretan parte hartu dutenen argazkiak ere. Eñaut Aiartzaguenak egin ditu ilustrazioak.

Esteka honetan informazioa aurkituko duzu (elkarteaz, albuma nola eskuratu, boluntario-gisa nola lagundu, etab.).