Overclock Talent Housen

Overclock Axular taldea Talent House erakundeak antolatutako Ezagutza Gosari batera gonbidatua izan da, "talentua negozioei aplikatua" gaia jorratzeko.

Overclock Axularren proiektu zientifikoaren azalpenaz gain, Banesto Fundazioaren YUZZ 2011 programaren irabazlea izan den Jon San Martinek iFlightpack esperientzia aurkeztu du. Ekitaldia negozioei aplikatutako sormenari buruzko tailer batekin amaitu da.

Overclock Axular taldea babestu duen Talent House-ren gonbidapen honek bukaera ezinhobea eman dio neska-mutilek burutu duten ikasturte bikainari; izan ere, Euskadiko 2. postuan eta Espainiako 4.ean sailkatu ondoren, Italiako Riva del Gardako txapelketa irabazi baitzuten.

Zorionak, txapeldunok!