Gure ikastolak aurkeztu duen "Enpresa txiki eta ertainetako belaunaldi digitala zuzendaritza taldeetako pertsonak" programako eraldaketa digitaleko proiektuari aipamen berezia egin dio Deustuko Unibertsitateak, programaren bigarren edizio honetan parte hartu duten Euskadiko beste 80 enpresen artean.
Azken zazpi hilabeteetan, gure Zuzendaritzak prestakuntza horretan parte hartu du, gure ikastolaren egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuten lagunduko duten eraldaketa digitaleko prozesu guztiak ebaluatzen, sakontzen eta garatzen jarraitu ahal izateko.