Axular.eus webgune berria

Web berriaren pantaila-argazkia

Ikastolaren webgunearen diseinua goitik behera berritu dugu. Helburu nagusiak nabigazio-esperientzia hobetu eta gunea erakargarriagoa izatea dira, gailu guztiekiko bateragarritasuna mantenduz eta sakonduz. Aldaketa aprobetxatu dugu laster irekiko den denda birtuala prestatzeko. Bertan kirol-ekipamenduak eta beste produktu batzuk modu eroso eta azkarrean erosi ahal izango dira. Jakinaren gainean izango zaituztegu.

Gure webgunea oso handia da (ia 1000 artikulu, 400 argazki-albumetik gertu, 100 bideo baino gehiago...). Hortaz, trantsizioan seguru asko akats txikiak gertatu dira. Datozen egunotan konpontzen joango gara.

Familia, ikasle eta langileen gustukoa izatea espero dugu.