Gure ikastolak Moodle kode irekiko elearning plataformaren inguruan irakasle eta informatikarien esperientziak biltzen dituen MoodleMoot Euskadi topaketan parte hartu du.
TKNIKA-k antolatutako aurtengo edizioan, besteak beste, Moodle-ren azken bertsioaren funtzionalitate berriak, esperientzia didaktikoak eta adimen artifizialarekin lotzeko posibilitateak jorratu dira.
Ikastolako irakaslea den Juan Ezeizak "Burujabetza digitala eta ikaskuntzaren etorkizuna Adimen Artifizialaren garaian" izenburuko mahai-inguruan parte hartu du EHUko Juanan Pereira, Tknika-ko Rakel Alonso eta Durangoko Maristak-eko Iratxe Lejarretarekin batera.
2005. urteaz geroztik erabiltzen dugun Moodle plataforman oinarritutako gure ikasgela birtualaz gehiago jakiteko, bisita ezazu STEAM proiektuen atala.