Axular Lizeoa MoodleMoot Euskadi topaketan

Axular Lizeoa MoodleMoot Euskadi topaketan

Gure ikastolak Moodle elearning-eko plataformaren inguruan irakasle eta informatikarien esperientziak biltzen dituen MoodleMoot Euskadi topaketan parte hartuko du.

Aurtengo edizioak Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen du eta ekainaren 4an izango da. Juan Ezeiza irakasleak "Pandemia garaian ikasle berrien matrikulazio- eta familien harrera-prozesuak Moodle erabiliz" izenburuko komunikazioa aurkeztuko du. Halaber, portfolio elektronikoei buruzko mahai-inguru batean ere parte hartuko du Mondragon Unibertsitateko Amaia Oleaga eta Euskal Herriko Unibertsitateko Ramón Ovelarekin batera.

Esteka honetan MoodleMoot Euskadi topaketaren egitaraua kontsulta dezakezu.

Gure ikasgela birtualaz (Moodle) eta portfolio elektronikoaz (Mahara) gehiago jakiteko, bisita ezazu gure webguneko STEAM proiektuen atala.