Gaur, Martxoak 24, Kilometroak 2023 ospakizunaren barruan burutu den Batasunaren Bidean parte hartu dugu. Orereta-Errenteria eta Donostia lotu duen giza kate erraldoian izan dira gure Axular Lizeoko Kultur Taldeko kideak.
Ekimen honek euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa azpimarratu eta bere sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzea du helburu. Giza kate alai eta koloretsu honen bitartez Euskal Herriko ikastoletako zazpi mila ikaslek eta haiei batu zaizkien euskalzaleek euskara batuaren transmisioa eta jarraitasuna irudikatu dute.
Gora Euskara!