Bertso afaria x 7

Bertso afaria x 7

Kilometroak 2022ko urteko egitarauaren barruan, Apirilaren 1ean, “Bertso afariak x 7” ekimena izango dugu:  egun berean, 7 bertso afari batera antolatu dira, 7 elkarte ezberdinetan. Hiru Ibarran, beste hiru inguruko herrietan (Belauntza, Leaburu eta Gaztelun) eta azkena Oreretan (Kilometroak 2023ren antolaketa beraien esku egongo baita). Hala, gonbidapena luzatzen dizuegu, bertsoaz, lagunarteaz eta bertako gastronomiaz gozatzeko.

Gainera, bertako elikagai eta gastronomiari garrantzia eman nahi zaio eta, hala, bertako elkarteetan ondorengo menua prestatuko da:

  • Gilda
  • Ibarrako txistorra berdea
  • “Irribarra” entsalada
  • Lumagorri oilasko izterra saltsa berezian
  • Izaskungo Bizkaietxe gazta eta sagar gozoa

Eta hauexek dira elkarteak eta bertsolariak:

  • IBARRA (xepla elkartea): Jon Maia eta Maialen Akizu
  • IBARRA (deportiba elkartea): Onintza Enbeita eta Anjel Mari Peñagarikano
  • IBARRA (sendi ekintza): Nerea Ibarzabal eta Beñat Gaztelumendi
  • BELAUNTZA: Andoni Egaña eta Ane Zuazubiskar
  • LEABURU: Iker Zubeldia eta Nerea Elustondo
  • GAZTELU: Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso
  • ORERETA (Ikastolako baserria): Haritz Mujika eta Amaia Agirre

Esteka honetan txartelak eros ditzakezu. Animatu eta eman izena agortu baina lehen!