Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia

Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia

Pasa den astean, Batxilergo 1. mailako ikasleak Informatika Fakultatera hurbildu ziren Xare Euskarazko Kultura Digitalaren III. Jardunaldietan parte hartzera. Adimen artifizialaren esparruan, 3D inprimagailuekin, Appinventor erabiliz edota errealitate birtualaz gozatuz, ikasleen gaitasun digitalak trebatzeko aukera izan zuten Xaren.

Erabiltzaileok sare sozialetan uzten dugun arrastoaz hausnartzeko gakoak jarri zituzten mahai gainean baita chat, storie eta TikTok-en aroko harreman afektibo-sexualetan arriskuak gutxitzeko baliabideak ere.

Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da Xare egitasmoaren helburu nagusia: besteak beste, softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusaraztea ere.