Gabonetako oporrak

Irudia Olentzero

Oporrak abenduaren 18an, eguerdian hasiko dira eta urtarrilaren 6 arte, asteazkena, luzatuko dira. Beraz, urtarrilaren 7an, ostegunean, klaseak hasiko dira berriz ere.

Datorren ostiralean, abenduak 18, klaseak goizez bakarrik izango dira. Txistorra banatuko zaie haurrei, eta hauek baserritarrez edo artzainez jantzita etorriko dira.

Abenduaren 21ean Batxiler 2ko ikasleek Santo Tomaseko postua Gipuzkoako Plazan eta Gero Axular Dantza Taldeak Konstituzio Enparantzan izango dituzte.

Abenduaren 22an, asteartea, Gero Axularrek eta Batxiler 1eko boluntarioek arratsaldeko lauretan Zorroagako elizan nagusiei bereziki eskainitako Gabonetako jaialdian antolatuko dute. Ondoren, arratsaldeko zazpietan Olentzero, Mari Domingi eta dantzariak Aiete auzoan zehar desfilatu eta gero, Muntton musika eta dantza izango dela. Aukera polita izan daiteke ikastolan ikasitako abestiak, festa giroan, abesteko eta Olentzerori gutunak emateko.

Abenduaren 23an ere Antiguako Pio Baroja zuhaiztian arratsaldeko zazpietan beste aukera bat izango da Olentzero ikusteko.

Gerok, Udaletxeak antolatzen duen Olentzeroren etorreran parte hartuko du abenduaren 24an eta "Itzal Galdua" ikuskizuna Iruñako Baluartean eskainiko du abenduaren 30ean ilunabarreko zortzietan.

OHARRA: DATORREN OSTIRALEAN, ABENDUAK 18, EZ DA JANGELA-ZERBITZURIK IZANGO ETA GARRAIO ZERBITZUAK (12:30etan) ARRATSALDEKO IBILBIDEA EGINGO DU.