Gabonak datoz!

Gabonak datoz!

Jarraian abenduko ospakizunen inguruko informazioa eskaintzen dizuegu:

  • Abenduaren 20an, goizez, Olentzeroren etorrera ospatuko dugu. Beraz, ikasleek baserritarrez jantzita etorri behar dute.
  • GABONETAKO OPORRAK: abenduaren 20tik (eguerditik) urtarrilaren 6ra arte. Urtarrilaren 7an, asteartea, klaseak hasiko dira.
  • Abenduak 20: Ainhoa Larrañaga aktorearen emanaldia eta baserritar jantziari buruzko hitzaldia Kutxa Kultur Plazan (Tabakalera, 4. solairuan), 18:00etan. Jarduera Gero Axular dantza-taldearen #dotorejantzi ekimenaren barruan sartzen da, eta Kutxa Kulturekin elkarlanean antolatu du.
  • Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek ikasketa-bidaiarako txistorra-postua Konstituzio plazan izango dute (6. Postua). San Jeronimo kaletik Udal Liburutegiko ezkerretik plazan sartuta, 1. postua (ezker aldean). Gero Axularrek ohiko txorizo-postua izango du Gipuzkoa Plazan (25. postua). Bestalde, Boulevardeko kioskoan, 11:30ean, Gero Axular taldeak San Tomas eguneko Baserritar Jantzien III. Lehiaketa egingo du, #dotorejantzi ekimenaren barruan.
  • Abenduaren 22an, 16:00etan Zorroagako elizan, Batxilergoko 1. mailako ikasle boluntarioek eta Gero Axularrek nagusientzako ohiko Gabonetako jaialdia antolatuko dute. Oraindik garaiz zaudete familiako aitona-amonak inprimaki honen bidez apuntatzeko. Ondoren, 18:30ean Puio Bidea 22tik irtenda, Aiete auzoan zehar desfilatu eta gero, Hiru Damatxoko plazan musika eta dantza izango da.
  • Abenduaren 24an, Gero Axularreko dantzari guztiek parte hartuko dute Gero Axularrek Udaletxearekin batera Donostiako erdigunean antolatzen duen Olentzeroren etorreran.

OHARRA: DATORREN OSTIRALEAN, ABENDUAK 20, EZ DA JANGELA-ZERBITZURIK IZANGO ETA GARRAIO-ZERBITZUAK ARRATSALDEKO IBILBIDEA 12:30ean EGINGO DU.