#Geroa2030

#Geroa2030

Bihar, osteguna martxoaren 25a, Axular Lizeoarentzat egun garrantzitsua dugu. Hezkuntza-komunitate eta gurekin lankidetzan dabiltzan eragile ezberdinei #GEROA2030 egitasmo pedagogikoa aurkeztuko dizuegu.

Ikuspegi gizatiar eta eguneratu batetik, gure haur eta gazteek bizitzan agertzen zaizkien beharrei erantzun ahal izateko izaera berritzailea garatu eta erakusteko lan egiten ari gara.

Aukeraz beteriko mundu bat besarkatu nahi genuke, non gizabanako bakoitzak bere bizi-proiektuari zentzua aurkitu behar dion.

Horretarako, horizonte pedagogikoa bistaratzen lagunduko diguten oinarrizko hezkuntza-ildoak identifikatu ditugu, erronka berrietara egokitutako ikuspegi eta proposamen bat modulatu ahal izateko.

Horretarako, beharrezkotzat eta funtsezkotzat jotzen dugu ideario eguneratu bat sortzea Axular Lizeoaren hezkuntza-proiektua hurrengo urtetan interpretatu ahal izateko, honek, harro sentitzen garen nortasun-ezaugarriei erantzuten jarraitu behar baitu.

Horrela, Axular Lizeoko #GEROA2030 egitasmo pedagogiko-eraldatzailea Hezkuntza Komunitate eta Gizarte osoarekin partekatuko dugu biharkoan.

Zuzendaritza