Azaroaren 9an Global Innovation Day jardunaldiaren hamaikagarren edizioa ospatuko da Donostiako Kursaal Jauregian.
Innobasquek antolatua, aurten talentua izango da topagune-honetako ardatza eta zientzia, teknologia, gizarte eta kultura-joera nagusietako eragileak bilduko dira, gizarteari berrikuntzaren garrantzia ezagutarazteko, garapen ekonomikoaren eragile gisa.
Gure zuzendaria den Aitor Uriondok “Talentua, berrikuntzaren motorra” izenburua duen mahai-inguru batean parte hartuko du. Bertan, lan-merkatuan sartu berri diren gazteek enpresako edo hezkuntzako profesionalekin talentuaren garrantziaz eztabaidatuko dute.
Hona hemen Global Innovation Day 2022ko egitarau osoa.