Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna

Gaur, urtarrilak 24, Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu dugu Axularren. Nazio Batuen Batzar Nagusiak ezarritako egun hau bereziki esanguratsua da guretzat, izan ere,  hezkuntzak gizarte jasangarrien garapenean eta oparotasunaren sustapenean duen garrantzia nabarmentzeko balio digu. Aurtengo leloa “Automatizazioan murgildutako mundu honetan, giza autonomía zaindu dezagun” da.

Axular Lizeoan hezkuntzak gure ikasleak etengabe prestatu behar dituela uste dugu, etengabe aldatzen ari den mundu batera egokitzeko ez ezik, teknologiaren erabileran kritikoak eta sortzaileak izateko ere. Teknologiak aurrera egiten duen testuinguru honetan, hezkuntzak pertsonak nola ahaldundu ditzakeen hausnartzea funtsezkoa da, beren autonomia eta erabakitzeko gaitasuna manten ditzaten.