Duela aste batzuk, urriaren 20ean, Unoentrecienmil Fundazioak martxan jarritako "Ikastolari Itzulia" kanpainan parte hartu genuenaren berri eman genizuen.
Ekintza honen helburua leuzemia ikertzen jarraitzeko dirua biltzea da; izan ere, leuzemia haurtzaroan ematen den minbizirik nagusiena da.
Komunitate osoko kideen diru-ekarpenari esker 1600,45€ bildu ditugu eta dagoeneko egin dugu diruaren entrega.
Eskerrik asko denoi zuen ekarpenagatik. Haria ez dadila eten!