"Ikastolari itzulia" kanpaina

"Ikastolari itzulia" kanpaina

Aurreko ostiralean, martxoaren 3an, gure ikastolak Unoentrecienmil fundazioak martxan jarritako "Ikastolari Itzulia" kanpainan parte hartu zuen.

Ekintza honen helburua leuzemia ikertzen jarraitzeko dirua biltzea da; izan ere, leuzemia haurtzaroan ematen den minbizirik nagusiena da.

Komunitate osoko kideen diru-ekarpenari esker 1410,61€ bildu ditugu eta dagoeneko egin dugu diruaren entrega.

Eskerrik asko denoi zuen ekarpenagatik. Haria ez dadila eten!