Gaur egungo egoera zail honetan, Euskal Herrian, eta halaber Gipuzkoan, familien egoera geroz eta larriagoa bilakatzen ari da zenbait kasutan. Langabezian egoteaz gain, bada jatekorik ez duen jenderik.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak beharrean dauden pertsonei laguntzea eta janariak alferrik ez xahutzea du oinarri nagusia.
Hori dela eta, DBH4ko ikasleek zuekin harremanetan jartzea erabaki dugu. Gure helburua janari bilketa bat egitea da eta horrekin lortutako kilo kantitateak Gipuzkoako Elikagaien Bankura bidaltzea. Familia bakoitzeko, elikagai gutxi batzuekin nahikoa izango litzateke.
Maiatzak 24 eta 25ean izango da janari-bilketa. Zerrenda honetako janariak ekartzea gomendatzen dizuegu: olioa, arroza, pasta, lekaleak (dilistak, txitxiroak…) kontserbak... hau da, iraungitze data luzea duten elikagaiak.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
DBH4ko ikasleak