Jostailu-bilketa

Aurreko urte batzuetan bezala, aurten ere DBH 2ko ikasleek jostailu-bilketa prestatu dute ikastolako familia guztiek parte har dezaten. Horretarako, Gurutze Gorriaren laguntza izango dute, erakunde hori arduratuko baita jostailuak behar dituztenengana iristen.

Jostailuak ikastolara ekartzeko egunak abenduaren 17 eta 18a dira, bi egun horiek bakarrik.

Jostailuek egoera onean eta elementu guztiekin egon behar dute, poltsa itxi edo dagokion kaxan ondo bilduta.

Eskerrik asko.