Kilometroak 2012rekin elkartasuna

Igandean, urriak 7, Andoainen ospatu behar den KILOMETROAK 2012 jaiaren antolakuntzatik ESKAERA URGENTE bat bideratu digute, ikastola guztietan zabaldu dezagun:

"Azken uneko arazoak tarteko, jaiaren ibilbideko guneen gaueko zaintzarako 12 pertsona falta zaizkigu (6 bikote, alegia). Zeregina, dagoeneko montatuta dauden guneetan gaua pasatzea izango litzateke, gauez kanpoko inork bertan kalteak sortzen ez dituela begiratzeko. Ez da berez zeregin astuna, baina norbaitek egin beharrekoa nolanahi ere.

Ikasturte hasierako ekitaldian, ELKARTASUNA izan da gure leloa, ikastolen mugimenduaren ezaugarri behinena dela gogoraraziz geure buruei. Beste behin, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea iritsi zaigu kasu honetan.

Ikastola bakoitzak, bere neurri eta aukeren barruan, ahalegin guztiak bideratzeko deia egiten dizuegu beraz.

Horretarako, Kilometroak jaieko Giza Baliabideak alorreko LIDIArekin jarri harremanetan: 688608825."