Larrialdi-simulazioa

Larrialdi-simulazioa

Ikastolako arriskuen prebentzio-planak ezartzen duenez, urtero hustuketa-simulazioa aurrera eramaten badugu ere, gaur goizean ikastola barruan biltzeko simulazioa burutu dugu.

COVID egoerak ezarritako arauak bete nahian, autobideko garraio istripu baten ondorioz, ikastola kanpoan gas-jarioa gertatu eta gure geletan itxialdi-simulazioa egin dugu, leihoak itxiz, pertsianak jaitsiz eta bestelako neurriak hartuz. Aurreikusitakoaren arabera, ikasle, langile eta unean ikastolan zeuden pertsona guztiak gela seguruetan sartu eta finkatutako helburuak garaiz bete ditugu.

Datozen egunotan prebentzio-taldeak emaitzak ebaluatuko ditu eta, beharrezkoa balitz, egin beharreko doikuntzak proposatuko dira.