Berdintasuna, inklusioa eta aniztasuna sustatzeko helburuarekin, gaur, ekainak 28, LGTBi Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan.
Axular Lizeoan hainbat hezkuntza- eta sentsibilizazio-jarduera egin ditugu ikasturtean zehar, gure ikasleak adierazpen-askatasunak, aniztasunarekiko errespetuak eta pertsona bakoitzaren indibidualtasunak duten garrantziaz kontzientziatzeko.
Gaurko egunean ospakizun honekin bat egiten dugu, errespetua, tolerantzia, sexu-askatasuna eta indarkeriarik eza bezalako balioak gure komunitate osoaren artean bultzatuz.