Axular Lizeoan pertsona guztiok gure orientazio eta identitate sexuala askatasunez adierazteko dugun eskubidearen alde lan egiten dugu inolako indarkeriarik eta diskriminaziorik jasan gabe. Badakigu oraindik ere ugariak direla gizartean beren sexualitatea eta genero-nortasuna ezkutatzera behartuta sentitzen diren pertsonak. Horregatik Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dugu urtero bezala.