Massanaren bisita eta jangelako menuak

Massanaren bisita eta jangelako menuak

Gaur Ausolaneko maskota den Massanaren bisita izan dugu.

Ikastola ezagutu ondoren, HH4-HH5 eta LH1eko gure ikasleak agurtu ditu, eta ondo jatearen garrantzia, egunero mugitzeko beharra eta taldeko uneak partekatzearen balioa gogorarazi dizkie, baita eskolako jantokian ere.

Bestalde, jakinarazten dizuegu gure ikastolak elikadura-eredu osasuntsuago eta jasangarriago baterako trantsizioari ekin diola jangelako menuetan aldaketa batzuk eginaz, 2025eko apirilean onartutako 315/2025 Errege Dekretua betetzeko.

Aldaketak honako puntu hauetan gauzatu dira:

  • Elikagaien kalitatea: Sasoiko eta hurbileko fruta eta barazki freskoak lehenetsiko dira. Gainera, produktuen % 5 gutxienez ekologikoak izango dira.
  • Edariak eta osagarriak: Ura izango da edari bakarra bazkarian. Ogi integrala gutxienez astean bitan emango da, eta gatz iodatua murriztuko dugu, haren ordez espeziak erabiliz.
  • Sukaldeko teknikak: Teknika osasuntsuak erabiliko dira, hala nola labea, lurruna edo plantxa; frijituak eta aurrez prestatuak, berriz, murriztu egingo dira.
  • Gantz osasungarriak: Kozinatzeko oliba-olioa edo ekilore-olio oleiko altua erabiliko da, eta platerak ontzeko oliba-olioa edo birjin estra.
  • Menuen maiztasuna: Programazio berrian lekaleak (astean 1-2 aldiz), arraina (1-3 aldiz) eta haragia (gehienez 3 aldiz) eskainiko dira. Fruta freskoa izango da azkenburukoa astean 4-5 aldiz.

Aldaketa hauen helburua gure ikasle guztien nutrizio optimoa bermatzea da.

Esteka honetan webgunean txertatuako informazioa kontsulta dezakezu.