Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta ekutik eskura kanpaina. Martxoaren 13ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko aukera izango duzu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztiak kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua .
Eskaerak
Kanpaina urtean behin egiten da eta, beraz, ideia eskaera handiak egitea da: urtean behin, urte guztirako.
Banaketa
Banaketa apirilaren amaieran edo maiatzaren hasieran izango da eta, salbuespenak salbuespen, produktu guztiak aldi berean jasoko dituzu. Eskaera egiterakoan aukeratu behar duzu produktuak jasotzeko puntua eta bertan zehaztutako egun eta ordutegian pasa beharko duzu jasotzera.
Ordainketa
Ordainketa online eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango duzu. Bestela, dena batera ordain dezakezu, eskudirutan, produktuak jasotzerakoan.
Guzti hau auzolanean antolatzen da. Hain zuzen, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari direnen lan boluntarioari esker, norbere herrian jaso daitezke produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hau da, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko zenukeen prezio berean.
Egizu eskaera hemen eta ikastolara ekarriko dizute.