Ohiko Batzar Nagusirako deialdia

Ohiko Batzar Nagusia

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2018ko otsailaren 27an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30ean bigarren deialdian, erakundeak Donostia hiriko Arostegi kalean, 10.an dituen egoitzan. Hona hemen

GAI‑ZERRENDA

  1. Azken Batzarraren aktaren irakurketa.
  2. 2017ko Oroitidazkia, balantze-egoera eta galera-irabazien kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa, hala badagokio.
  3. Artezkaritza Batzordeko kide berriaren proposamena eta, horrela badagokio, onarpena.
  4. Presidente eta idazkaria ahalmendu erregistroan tramiteak egin ditzaten.
  5. Galdera-erantzunak.

 Donostian, 2018ko otsailaren 14an.

 Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Artezkaritza Kontseiluko Presidentea

Mikel Eguren Etxabeguren Jauna

 

Oharra: Bazkideek onesteko aurkezten diren dokumentuak kooperatibaren egoitzan aztertzeko eskubidea dute.

Ordezkaritza beste bazkide bati emateko dokumentua