Ohiko Batzar Orokorra

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Kooperatiba Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2013ko otsailaren 19an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30etan bigarren deialdian, erakundeak Donostia hiriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen

GAI ZERRENDA

•    Azken Batzar Nagusiaren aktaren irakurketa eta horrela badagokio, onarpena.
•    2012ko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta, hala badagokio, emaitzen aplikazioa.
•    Kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluko zati baten berriztapena.
•    Presidente eta Idazkaria ahalmendu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
•    Galdera-erantzunak.

Donostian, 2013ko otsailaren 5ean

Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea.
Mikel Eguren Etxabeguren Jauna

Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideek, Kooperatibaren egoitzan.

Botoa delegatzeko dokumentua