Parketarrak

Parketarrak ekintzen kartela

Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak, Aieteko euskara batzordeak eta Urtxintxak “Parketarrak” izeneko egitasmoa jarri dute martxan.

Kalean eta parkeetan euskararen erabilera handitzea du helburu.

Horretarako, irailaren 28an, urriaren 5ean, 19an, 26an eta azaroaren 2an, jolas dinamizatzaileen laguntzaz jolas saioak burutuko dira auzoko kaskoko Hiru damatxo Plazan.

Hauek dira burutuko diren bi programak:

  • ZABU ZIBU: 17:00-18:00etara 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo da.
  • TXIRRINTXON: 18:00-19:00etara 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Eguraldi txarrarekin aterpean egingo da.