2023ko martxoan Donostiako Udalak Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua abian jarri zuen. Prozesu honen bidez herritarrek hainbat proiektu aurkeztu zituzten eta orain proposatu diren ekimen horietatik zeintzuk burutu nahi ditugun bozkatu dezakegu. Horrela, Donostiarrok lehenetsitakoak udaleko 2024 eta 2025 urteetako aurrekontu proiektuan jasoko dira.
Gure auzoari dagokionez, interesgarriak izan daitezkeen hainbat proposamen daude, eta horien alde bozkatzera animatzen zaituztegu. Kontuan izan zure botoa emateko Donostian erroldatuta egon eta gutxienez 16 urte izan beharko dituzula.
Hemen kontsulta dezakezu Partaidetzazko Aurrekontuak prozesua.
Zure botoa hemen eman dazakezu.
Anima zaitez!