Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online

Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online

Ekainaren 17an, Eragin ikerketa proiektuaren barruan, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan Jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Online egingo den jardunaldia 10:00etan hasi eta bi ordu iraungo du.

Mintegian azalduko dira, batetik, Talentua definitzen duten dimentsioen neurketaren Gipuzkoako emaitzak eta, bestetik, ikastetxeetako errealitate eta beharrekin uztartzeko asmoarekin, planteatuko da talentuaren dimetsioen bueltan, hausnarketa partekatua Gipuzkoako ikastetxe batzuetako arduradunekin, horien artean, Axular Lizeoko bigarren hezkuntzako koordinatzailea den Julen Otegirekin, azken ikasturtean Mondragon Unibertsitateko HUHEZI eta gure ikastola  talentuaren inguruko lan-lerroa jorratzen ari baikara.

Esteka honen bidez mintegia zuzenean ikusi ahal izango duzu.