Zikiro-gaua

San Juan Sua

Urtero bezala, ekainaren 21ean, ostirala, Gero Axular Dantza Taldeak zikiro-gaua antolatu du.

Hauxe da egitaraua:

  • 18:30: SOKA DANTZA. Irakasle, guraso eta euskal dantzako haurrek egingo dute. (entseguak gurasoentzat ostegunetan 16:00etatik 17:00ak arte dantza gelan izango dira)
  • 19:00: ERROMERIA
  • 19:30: ONGIETORRIA
  • 20:30: AFARIA (ZIKIROA BURDUNTZIAN eta hanburgesak haurrentzat)
  • 22:00: SAN JUAN SUA
  • 22:30: DISKO FESTA

Afaltzeko entsalada, bertan burduntzi erara erretako zikiroa eta postrea egongo da helduentzat. Umeentzat bina hanburgesa txip-patata poltsa bana eta izozkia. Haurrek harmailetan eserita afalduko dute. Prezioa: 24 € helduak eta 10 € haurrak

Tabernan edariak eta kafea izango dira. Izena eman nahi baduzu, zatoz diruarekin erabilera anitzeko gelara ekainaren 13, 14, 17 edo 18an 16:30-18:00 bitartean. Bertan zein talderekin afaldu nahi duzun adierazi beharko duzu.