Zure botoa garrantzitsua da!

Film laburren 4. jaialdia

Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskalit, eta Mondragon Unibertsitateko Ikusentzunezko Komunikazio Sailak ikasturte-hasierarako argitaratu genuen bideoa aukeratu dute. Horrela, gure bideoa Film Laburren 4. Jaialdiko sei finalistetako bat da. Jaialdia Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astearen barruan egiten den ekimena da, 2020ko urriaren 19 eta 30 bitartean. Helburua Kudeaketa Aurreratua hedatzeko beste modu batzuetara eramatea da, kudeaketa gizarte osoari hurbiltzeko modu desberdin gisa.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Axular Lizeoaren aliatua den Iceberg Visual Consulting-i bideoaren errealizazioan bere laguntzarengatik. Iceberg-ek ikastolako ikasle eta irakasleoi ikusentzunezko komunikazioaz tailer eta ikastaroak eskaintzen dizkigu eta, behar dugun bakoitzean, laguntzeko prest izaten da. Eskerrik asko.

Urriaren 19tik 28ra esteka honetan 6 bideo finalistak ikus ditzakezu. Botoa hemen ematera animatzen zaituztegu. Boto guztiak garrantzitsuak dira. Anima zaitez!