Axularrek postua hobetzen du "El Mundo" egunkariaren 100 ikastetxe onenen artean

100 ikastetxe onenen azala

Aurten berriro ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak prestatzen duen Estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatu onenen artean dago.

Zerrenda horretan gure ikastola 32. postuan azaltzen da. Egunkariaren arabera, Euskadiko laugarren postuan eta Gipuzkoako lehenengoan gaude. Pasa den urtearekin konparatuta, puntu bat gehiago daukagu eta bi postu gorago gaude rankingean.

Esteka honetan zehaztasun guztiak aurkituko dituzu

Gure hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste oso ona da, bereziki 50 urteurrena ospatzen ari garen honetan.