Axular Lizeoa Diario Vasco egunkariaren komunikazio digitaleko sarietarako finalista

Diario Vasco sariak

Axular Lizeoa aukeratu dute Diario Vasco egunkariak antolatzen dituen komunikazio digitaleko sarietarako finalista Hezkuntza kategorian. Zalantzarik gabe albiste bikaina da ikastolako komunitate osoarentzat, baita hobetzeko lanean jarraitzeko estimulua ere.

Kategoria bereko beste bi finalistak Kristau Eskola eta Lacunza dira.

Esteka honetan kategoria guztietako finalistak, epaimahaikideei buruzko informazioa eta lehiaketaren oinarriak kontsulta ditzakezu.

Garaileak ekainaren 13an izango den sari-banaketako zeremonian jakinaraziko dira.