Axular Lizeoa Haurren Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea izendatua

Axular Lizeoa Haurren Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea izendatua

Gaurko egunean UNICEF -ek Axular Lizeoa Haurren Eskubideetan Oinarritutako Hezkuntzan Ikastetxe Erreferentea izendatu du. Ikastolak 2. maila- Arreratua lortu du, maila honetan izendatua den Euskal Herriko lehen ikastetxea delarik. 

Ekitaldi honetan etapa desberdinetako irakasle eta ikasleek parte hartu dute eta bertan, Axular Lizeoak haurren eskubideekin hartzen duen eguneroko konpromezua nabarmendu da, hezkuntza-komunitate osoa haurren bizitza hobetzea helburu duen benetako eraldaketan inplikatuz.

Ikastolak, Erreferentziako Ikastetxea izendatua izateko, haurren eskubideen, haur eta nerabeen parte-hartzearen, ingurune babeslearen eta eskola-giroaren ezagutza-eremuen barruan egindako proiektu eta baliabideak dokumentatu eta azaldu ditu.

Esteka honetan Axular News-eko ikasleek egindako bideoa ikus dezakezu.