Axularreko taldea Cansat txapelketako Estatuko finalera

Argazkian Axularreko taldekideak

Arabako Berrozi herrian ospatu den Euskadiko Cansat lehiaketan Axular Lizeoaren taldea Estatuko finalera pasa da, Laskorain ikastolaren eta Iturrama BHIren taldeekin batera.

Espazio Agentzia Europarrak antolatzen duen lehiaketa honetan DBH eta Batxiler eta Lanbide Heziketako ikasleen taldeek parte hartzen dute. ESAko kideak diren Estatu guztiek beren txapelketak dauzkate. Helburua freskagarri-lata baten tamaina daukan satelitea prestatzea. Satelitetxo hori (cansat) kohete baten bidez altuera jakin batera eramaten da. Erortzerakoan hainbat aldagai neurtu eta transmititu beharko ditu, baita kalte handirik gabe lurrera iritsi ere.

Zorionak gure ikasleei eta Mikel Eguren arduradunari!