Gure ikasleek lehen bi sariak eskuratu dituzte ESME Enpresa Ideia lehiaketan

Gure ikasleek lehen bi sariak eskuratu dituzte ESME Enpresa Ideia lehiaketan

Duela gutxi informatu genuen Larraitz Valverde irakasleak zuzendutako ikastolako Batxilergoko bi talde ESME Enpresa Ideia lehiaketarako finalera sailkatu zirela, beste ikastetxetako zortzi talderekin batera, horiek guztiak aurkeztutako 49 talderen artean aukeratuak.

Oraingoan gure bi taldeek lehen bi sariak lortu dituztela jakinarazteaz pozten gara. Julen Abalek eta Lander Agudok lehen saria eskuratu dute eta Isabel Gimónek eta Aimar Pérezek, bigarrena.

Argazkian irabazleak alkate, autoritate eta beste partaide batzuekin daude, Donostiako Udaletxean izan zen sari-banaketako zeremoniaren ostean.

Zorionak, Julen, Lander, Isabel, Aimar eta Larraitz Valverde irakasleari!

Albistea Gipuzkoa Gaur gunean