Overclock-ek 2. saria lortu du Espainiako FLLko finalean

Argazkian Overclock-eko taldekideak saria jasotzen

Overclock Axular Taldeak bigarren sari absolutua lortu du Gironan izan den Espainiako First Lego League txapelketan. Lehenbiziko saria Nafarroako Mechatronics Ants eta hirugarrena Fsingenium team talde nafarrarentzat ere izan dira.

Sari honekin Overclock Axular Taldeko neska-mutilak Saint Louis-en (AEB) izango den txapelketara sailkatu dira.

Zorionak talde osoari, baita Jon Beristain entrenatzaile eta Pili Merino eta Josetxo Sanchez irakasle arduradunei ere.