Overclock Axular Finde Científico-rako aukeratua

Argazkian Overclock Axular Taldeko ikasleak

Overclock Axular taldea FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), MUNCYTen (Museo Nacional de Ciencia y Tecnología) lankidetzarekin, Alcobendasen antolatutako Premios Finde Cientifico Thermo Fisher Scientific-en parte hartzeko aukeratu du.

2015. urtean Overclock Axular Taldeak lehiaketa horretako lehen saria lortu zuen SASKINECT proiektuarekin. Urtarrilean Euskadiko First Lego League txapelketan hirugarren saria lortu zuen Espainiako finalerako sailkatuz. Hortaz, datozen hilabeteotan Josetxo Sanchez eta Pili Merino irakasleek zuzendutako robotika eta zientziaren inguruan lanean ari den ikasle talde honek Errioxan eta Madrilen beren proiektuak aurkezteko aukera izango dute.

Zorionak ikasle, irakasle eta Ander Lasa eta Jon Beristain entrenatzaileei!