Overclock Axular Italiako FLL txapelketan irabazle

Aurreko albiste batean iragarria genuenez, Ion Muniategi eta Ander Lasa monitoreek zuzentzen duten eta Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek gidatzen duten DBH eta Batxilergoko 10 ikaslek osatzen duten Overclock Axular taldea Riva del Garda-n (Italia) ospatzen den robotika txapelketa gonbidatu zuen hango First Lego League-k. Oraingoan berri pozgarria ematera gatozkizue, izan ere Overclock-eko neska-mutilek Alex Álvarez, Iñaki Arenas, Ander Aranburu, Naroa Aztiria, Santi Carneiro, Andoni Ezeiza, Carla Kortabitarte, Danel Olaberri, Iñaki Sánchez eta Onintza Unzurrunzagak Trentinoko txapelketa horretako lehen postu absolutua lortu baitute eta Discovery saria eman baitiete.

Ikasturte honetan egin duten lan sakonaren sari merezitua da, neska-mutilok 600 ordu baino gehiago jarduera honi dedikatu dizkiote-eta, gehienetan eskola orduetatik kanpo, arratsaldez, asteburu eta oporretan. Hori dena robota programatu eta proiektu zientifiko eta teknikoak garatzeko.

Gainera, hau ez da zientzialari gazte hauek arrakasta lortu duten lehen aldia. Iaz Delft-en (Holanda) eta aurreko urtean Istanbul-en (Turkia) ospatu ziren Europako finaletara iritsi egin ziren.

Album honetan bertako irudi batzuk ikusiko dituzu.

Zorionak txapeldunok!