Overclock-ek robotaren diseinuari 2. saria

Argazkian Overclock Axular Taldea bere saria jasotzen ari da

Overclock Axular Taldeak robotaren diseinuari 2. saria lortu du Logroñon ospatu den First Lego League txapelketako estatuko finalean. Begoñazpi ikastolako beste bi ekipo euskaldunak ere sarituak izan dira, batek aurkezpenari 2. saria eta besteak soluzio berritzaileari lehen saria lortu du, Danimarkako Europako finalerako sailkatuz.

Talde euskaldunek, beraz, emaitza bikainak izan dituzte eta Overclock Axularren sari berri hau hamazazpigarrena da, 2009. urtean First Lego League-n parte hartzen hasi zenetik, autonomi, estatuko eta nazioarteko txapelketetan.

Zorionak Overclock Axular talde osoari, ikasleei, Jon Beristain eta Ander Lasa monitoreei eta PIli Merino eta Josetxo Sanchez irakasle arduradunei!