Euskal Udalekuak

Euskal Udalekuak

Euskal Udalekuetan, hau da, Abaigar, Goñi eta Bernedoko udalekuen izen ematea martxoaren 2an irekiko da. Txandak bete arte zabalik egongo da izen emateko epea.

Martxoaren 16an, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketa ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irizpide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte-hartzea…).

Izena eman dutenen artean aukeraketa egingo da eta jakinarazpena, aukeratuak izan diren ala ez, apirilaren 1an webgunean jarriko da. Apirilaren 1tik aurrera aukeratuak izan direnei emailez beharrezko informazioa bidaliko zaie.

Informazio osoa eta izen-ematea: www.udalekuak.eus

UDA BETE ABENTURA, EUSKARAZ, ZURE ESKURA!