Lehen hiruhilekoa burutu eta oso pozik gaude gure ikasleek, Algorithmics Donostia programa erabiliz, pentsaera konputazionalean eta programazio-trebetasunetan izan duten aurrerapenarekin.
Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Martitzeko Akademiaren ikastaro osoa erabiltzen dute teknologiako ikasgaian, Algorithmics online plataforma kolaboratiboaren potentzialari esker programazio- nahiz proiektuen garapen-kontzeptuetan sakonduz.
Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko Algorithmics-eko eskolaz kanpoko jarduerek oso harrera ona izan dute, Roblox bideojokoen diseinu- eta sorrera-ikastaroak eskaintzeaz gain, hizkuntza boteretsu eta moldaerraza den Python-en sarrera sakona ematen baitute.
Apustu honek gure ikasleen etorkizunerako nahitaezkotzat jotzen ditugun konpetentzien garapenerako gure konpromisoa indartzen du.