Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Etxeko Lankide

COVID19 pandemia bezalako egoera berezian guraso batzuentzat zailtasunak nabariak izan zirenez, gure ikasle ohiek gaur egungo ikasleei laguntza zuzena eman zieten beraien denbora eskainiz eta hainbat arlotan laguntza emanez.

Esperientzia bikaina izan denez, etorkizunari begira ikasle-ohien laguntza zehatz horretaz baliatuko gara bestelakoetan ere bolondres ematen duten laguntza hori jasoz.

Behin ikastolan beraien ibilbide ofiziala amaituta, ikasle eta langileek gure komunitatearen partaide izaten jarraitzen dutela argi geratzen da horrelako ekimenekin.