Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

FLL Legolurra

LegoLurra proiektua Lehen Hezkuntzako 4. mailan kokatzen da eta bere helburu estrategikoa gure geletan ematen diren metodologia berriztatzaileak jorratzen jarraitzean datza, baita zientzia, matematika, teknologia eta artearekin (STEAM) zerikusia duten gaiak lantzea ere.

Ikasleei urtero gai batzuekin loturiko erronka aurkezten zaie eta talde kooperatiboetan horri erantzuna eman beharko zaie pentsatuz, hausnartuz eta aurkeztuz.

Ikasleek erantzuna maketa batean irudikatzen dute material batzuk erabiliz (Lego piezak, material birziklatua...) eta robot bat eraiki eta programatzen dute proposatutako arazoari erantzuna emango diona.

Ondorengo lana, aurrez eginiko informazio-bilaketa, hausnarketak eta visual thinking-eko teknika erabiliaz, horma-iruditan irudikatzean datza. Horma-irudi horiek lagungarri dira, gero egingo duten aurkezpen eleanitza aurrera eramatearren. Aurkezpen horiek adin ezberdinetako ikaskideei egiten dizkiete.

Bideo honetan proiektua ikus daiteke.