Proiektuak

Guraso eta irakasleen lankidetza estuaz, Euskal Herriko kulturaren barnean, balore demokratikoak dituzten eta gizartearen erronkei aurre egiteko prest egongo diren pertsona eleanitzak hezten ditugu.

Lagundu gure proiektuetan!

Garapen Gela

Axular Lizeoak, ekintzaletasun eta berrikuntzarekiko duen konpromisoari erantzunez, Garapen Gela proiektuaren bitartez pedagogia arloan ditugun erronkei aurre egiteko hausnarketa eta bitarteko teknologikoen aukeraketa sustatzen dugu.

IKT bitarteko berriak ikasgelara hurbildu baino lehen, Garapen Gelan probatu, findu eta ikerketa eremuko ezagutza- eta aukeraketa-prozesua aurrera eramaten dugu.

Horren guztiaren helburu estrategikoa hezkuntza berritzaile, sortzaile eta inklusiboko elementu erraztatzaile bezala teknologia berrien erabilera curriculumean txertatzea da. IKTak euskarri eraginkorrak dira ematen ari garen aldaketa metodologikorako; bilaketa, informazioaren tratamendua, esperimentazioa, kolaborazioa eta kooperazioa gelako lanaren oinarri duen irakaskuntzarako.

ETBren bideo honetan informazio gehiago daukazu.