Orientazio akademikoaz haratago, bigarren hezkuntzako ikasleak inguruan topa ditzaketen lanbide-esperientzietara hurbildu eta beraien bokazioak piztu nahi ditugu.
Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, Axular Lizeoan diseinatu, aurrera eraman eta zabaldu dugun GMLP – Gipuzkoako Mentorizazio Laguntza Programa dugu.
Bideo honetan orientazio- eta mentorizazio-programa hau zertan datzan ikusteko aukera izango duzue.